Itxi

Albisteak

FAKTORIA ZINEMALDIAN

Joxean Fernandez: "70. urteurrena ospatzeko gure opari onena da normaltasuna berreskuratzea"

Eider Aranberri | EITb Media

Donostiako Zinemaldia hasi aurreko orduetan, aurtengo Sail Ofiziala "oso erakargarria" dela esan du Zinemaldiko zuzendaritzako kideak, eta bereziki nabarmendu du euskarazko emanaldiek izango duten presentzia.

  • Euskadi Irratiko Faktoria Donostiako Zinemaldian.

    Euskadi Irratiko Faktoria Donostiako Zinemaldian.

    29:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurtengo Zinemaldia "biribila" dator, Joxean Fernandezen hitzetan. 70. urteurrenarekin batera, normaltasuna berreskuratuko da, eta ikusleak izango dira protagonista. "Herritarrena da Zinemaldiaren jabetza". Sail Ofizialean ikusiko diren filmeen erakargarritasuna nabarmendu du, nazioartetik iritsitako filmeez gain, Espainiatik iritsitako filmeen uzta zoragarria izango dela iritzi dio, eta tartean izango diren bi euskal ekoizpenen maila ere goraipatu du. Ez da "erraza" film bakoitza zein sailetan kokatu, Zinemaldia puzzle handi bat delako, baina aurten ere saiatu dira "errespet handiz" pelikula bakoitza dagokion sailean kokatzen.

Beste sail horietako bat Zinemira da, euskal zinemaren nortasun, programa edo erakunde baten ibilbidea saritzen duen Saria. Joxean Fernandezen arabera, aurtengoa "oso oparo" dator: "zinemagileen aldetik zein ekoizleen aldetik, talentua badago. Eta erakundeen aldetik ere gauzak ondo ari dira egiten, talentu hori bultzatzen". Iritzi dio Fernandezek, adostasun hori lortzen bada euskal zinemak izango duen etorkizuna "oso oparoa" izango dela.