Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Faktoria

Errefuxiatuen krisia

'2.000 lagunentzat prestatuta zegoen kanpalekuan, 14.000 daude'

B.F.

EiTB

Mazedoniako mugak itxi eta errefuxiatuak Greziara bueltatuko dituztela esan digu Amaia Celorrio errefuxiatuentzako NBEren agentziako kideak.

Ane Irazabal

Amaia Celorrio Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisariatuko Estatuko komunikazio arduraduna da. Gaur goizean, ‘Faktoria’n izan da, Idomeni inguruetan dauden errefuxiatuen egoera kezkagarriaren berri ematen.

Bertan ikusitakoarekin oso kezkatuta daude errefuxiatuentzako NBEren agentzian, Amaiak esan digunez, "Egoera latza da, jendea pilatuta dago, 2.000 lagunentzako tokia duen kanpalekuan 14.000 daude”. Horietako asko, haurrak eta haurdun dauden emakumeak direla nabarmendu du Amaiak.

Mundu mailan, II. Mungu Gerratik izan den errefuxiatu mugimendurik handiena da honakoa. Orain arte, 4.500.000 errefuxiatu inguru daudela diote errefuxiatuentzako erakundearen datuek. Krisi honek Sirian eragin dituen txikizioen artean, Alepo eta inguruak dira lurralderik kaltetuenak.

Celorrioren esanetan, inoiz ezagututako krisirik larriena da Siriakoa. Errefuxiatuentzako agentziak jakin duenez, atzoko mugimenduen ondorioz, Mazedoniak muga itxi eta errefuxiatuak Greziara bueltatuko ditu.

Halaber, atzo atxilotu zuten Ane Irazabal kazetariarekin hitz egiteko aukera izan dugu gaur. ETBko berriemailearen arabera, isun ekonomikoa ordaindu behar izan zuten atxilotutako langile eta ekintzaileek. Gainera, datozen sei hilabeteetan, Mazedoniara igarotzeko debekua ezarri diete.