Faktoria
ArcelorMittal Zumarraga
Arantxa Tapia: ‘Enpresa inplikatzen bada, gu ere inplikatuko gara’
B.F.
EiTB
ArcelorMittal enpresak inbertsioan oinarritutako bideragarritasun plana aurkeztuz gero, Jaurlaritzaren laguntza jasoko duela esan du Tapiak.
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua ‘Faktoria’n izan da gaur goizean. Maite Artolak galdetuta, Zumarragan ArcelorMittal konpainiak duen lantegiaren inguruan mintzatu da Tapia.
Tapiaren ustez, inbertsioan dago Zumarragako Arcelorren egoerari buelta emateko gakoa. Inbertsio handiagoa eginez eta “dibertsifikazioa eta modernitatearen bidez”, planta hau bideragarria dela esan du Arantxa Tapiak ‘Faktoria’ saioan.
Arcelor enpresa bideragarritasun plana egiteko prest badago, Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasoko duela bermatu du Tapiak. Ahal duen neurrian, Jaurlaritzak inbertsioak aurrera eramaten lagunduko diola azpimarratu du sailburuak.