Itxi

Faktoria

Jose Miguel Ayerza, adegi

'Langile eta enpresaburuaren arteko adostasunak burutu nahi ditugu'

Euskadi Irratia

EiTB

Confebasken lan harremanetarako azken proposamena izan du hizpide ADEGIko idazkari nagusiak 'Faktoria'n.

Jose Miguel Ayerza ADEGIko idazkari nagusia izan dugu gonbidatu gaur goizeko ‘Faktoria’ saioan. Confebasken azken proposamena eta sindikatuekin duten harremana izan ditu hizpide Maite Artolarekin.

Ayerzak gurean esan duenez, Confesbaskek egin duen lan harremanetarako proposamen berria sindikatu eta patronaletik harago doa. ADEGIko idazkari nagusiaren hitzetan, plan berri honen helburua “enpresen lehiakortasuna eta etorkizuna” bermatzea da.

Proposamenaren nondik norakoak azaltzeko, honakoa esan du: "Negoziazio kolektiboa tresna da, eta hitzarmen kolektiboak ez baditu behar bezalako emaitzak ematen enpresaren etorkizuna garatzeko, tresna horrek ez du balio".