Itxi

Faktoria

Txernobyl, 30 urte

'Txernobyl inguruko herritarrek jaki kutsatuak jaten jarraitzen dute'

Euskadi Irratia

EiTB

Juanjo San Miguel kazetaria, Jon Llona Greenpeaceko kidea eta Svieta Shmagailo lekukoa izan ditugu bidelagun Txernobylgo istripuaren 30. urteurrenean.

Ukrainako Txernobylgo zentral nuklearrean istripua izan zutela 30 urte bete diren egunean, orduan gertatutakoa eta horren ondorioak aztertu ditugu Euskadi Irratiko ‘Faktoria’n.

Juanjo San Miguel lankidearekin, Jon Llona Greenpeace taldeko eta Chernobil elkarteko kidearekin eta Txernobyldik hurbil bizi den Svieta Shmagailo lekukoarekin gogoratu eta aztertu ditugu istripu nuklearraren nondik norakoak.

Svieta Shmagailo 42 urteko irakasle ukrainarra Txernobylgo zentral nuklearretik 35 kilometrora bizi da, Orane herrian, eta Chernobil Elkartearekin ari da lanean gaur egun. Leherketaren egunean gertatutakoa gogoratzeaz gain, kaltetutako gunearen inguruan bizi diren herritarren egunerokotasunaz mintzatu da Svieta.

Irakasleak gurean esan duenez, “ez dugu inolako laguntzarik. Lehenago bai, herriko dendan produktu garbiak genituen eta laguntza ematen ziguten horiek erosteko”. Gaur egun, ordea, ez dutela inolako laguntzarik jasotzen eta herritarrek jaki kutsatuak jaten dituztela esan digu Svietak.