Itxi

Faktoria

Faktoria

Katsikaseko umeek tankeak eta hildakoak marrazten dituzte

Greziako Katsikas errefuxiatu eremuan boluntario lanetan aritu da Hondarribiko taldetxo bat. Bidaiatik bueltan, 'Faktoria'n izan ditugu han ikusi eta bizitakoaren berri emateko.

  • 21:19 min
imagen player
imagen player
imagen player

Katsikasen astebete egin dute Hondarribiko sei emakumek. Tartean izan dira Izaskun Eizagirre eta Lurdes Retegi, eta haiekin batera joan da Asier Perez Karkamo kazetaria ere. "Hango umeen irudia" ahaztu ezinda etorri dira, eta buruan galdera darabiltela: "ume horiekin dauden adinekoak, gurasoak ote diren" ez dute oso argi.

Errefuxiatuentzat bildutako arropa eramatera joandako boluntario talde honek kontatu digu "harri gainean" bizi direla, eta besteak beste, gaixotasun larriak dituzten haurrak ezagutu dituztela bertan. "Itzuli egingo gara, ahal dela, gaixo daudenen familiak hona ekartzeko".