Itxi

Faktoria

Andoainen

'Izebaren etxea': adinekoak eta haurrak elkarrekin zaintzeko txokoa

Ez da haurtzaindegia, ezta adinekoen eguneko zentroa ere. Edadetuak eta haurrak elkarrekin egongo diren txokoa da Andoainen ireki duten "Izebaren etxea". Arduradunekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.

  • Izebaren etxea

    15:09 min
imagen player
imagen player
imagen player

Gizarte integrazioa ikasten ari zirela ezagutu zuten elkar Belen Ugartemendiak eta Amaia Gurrutxagak. Orain, elkarrekin ireki dute 'Izebaren Etxea' Andoainen.

"Garai batean bezala, belaunaldi ezberdinak elkarrekin bizi zireneko egongelaren itxura" hartu du beren egitasmoak. "Adinekoei bizipoza ematen die haurrak inguruan izateak, eta txikienek, berriz, asko ikasten dute edadetuengandik". Horrexegatik erabaki dute etxeko txikienak eta zaharrenak elkarrekin zainduko dituzten etxea irekitzea.