Itxi

Faktoria

Politika

Esteban: 'Herrietako galdeketetan parte-hartze handiagoa espero nuen'

Ekainaren 26ko hauteskundeetako kanpainaz gain, Gure Esku Dago ekimenak antolatutako galdeketen emaitzak izan ditu hizpide Aitor Esteban EAJko zerrendaburuak.

  • 17:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ekainaren 26ko hauteskundeetarako alderdiek prestatutako kanpaina, euskal gaiek Madrilen izango duten tratamendua eta Gure Esku Dago ekimenaren galdeketak izan ditugu hizpide, besteak beste, Aitor Esteban EAJko Bizkaiko Zerrendaburuarekin.

Datozen hauteskundeetako kanpainari begira, arreta mediatikoa lau hautagaietan jarrita dagoela nabarmendu du Estebanek. Bere ustez, telebistako parrillak betetzen dituen laukoteak ez du Euskadi eta euskal gaiei buruz hitz egingo Madrilen. Gainera, ekaineko hauteskundeak “presidente bat aukeratzeko bakarrik direla” ematen duela esan du, eta lau urterako ordezkariak izango direnak ere kontuan izan behar direla gogorarazi du.

Euskal agendaren diskurtsotik abiatuta, bakegintzaren sustapena, kontzertu ekonomikoaren bultzatzea eta Euskadiko interesak defentsan oinarritutako politikak egitearen beharraz mintzatu da Esteban. Une honetan, Euskadiko industria eta siderurgia EAJren lehentasun handiena duten gaiak direla gaineratu du.

Euskadiko interesak eta autogobernuaren defentsa egiteko EAJren ahalegin aurka doazen jarrerak salatu nahi izan ditu Estebanek. Podemos Euskadiko kanpainan erabiltzen dabilen “La sonrisa de un país” esloganak kritikatu du. Izan ere, kanpaina bertako egoerara egokitu beharrean, leloan aipatzen duten Espainiaren aldeko apustu soila egiten dutela argitu nahi izan du Estebanek.

Gure Esku Dagoren galdeketen gaiari dagokionez, parte-hartze handiagoa espero zuela esan du Aitor Estebanek. Ekimenak aurrera egitea egokia iruditzen zaion arren, bere ustez, erabakitzeko eskubidearen aldeko eztabaidarako foro aproposa legebiltzarra da. Horrelako erabakiak “euskaldunen artean hartutakoak eta Estatuarekin adostutakoak” izan beharko liratekeela nabarmendu du Estebanek.

u du Estebanek.