Faktoria
IKASTOLAK
Euskaraz begiratuko diote geroari, igandean, Agurainen
Araba Euskaraz, euskararen eta ikastolen aldeko jaia ospatuko dute igandean Agurainen Lautada ikastolaren alde. "Geroari begira" lelopean antolatu dute, etorkizunari euskaraz begiratu nahi diotelako.
-
4:42 min
Milaka lagun batuko dira igandea Agurainen Lautada Ikastolaren alde ospatuko duten Araba Euskaraz jaian. Jose Inazio Cienfuegos Lautada Ikastolako koordinatzailea izan dugu gaurko 'Faktoria' saioan, eta antolaketan izan dituzten lanez eta iganderako dituzte aurreikuspenez aritu gara berarekin. Lautada Ikastola nahiko berria bada ere, 2009-2010 ikasturtean sortu zen, bigarren aldia da Araba Euskaraz jaia antolatzen duela. Aurtengorako ere haurrentzako jolas, ikuskizun, kontzertu eta sorpresa ugari dituzte prestatuta.
Ikastolei eta euskarari bultzada txiki bat eman nahi dioten guztei egin diete igande honetan Agurainea hurbildu eta geroari begira jartzeko deia. Horrez gain, garraio publikoa erabiltzeko deia ere egin du, trenez zein autobusez iritsi baitaiteke Agurainera.