Itxi

Faktoria

DONOSTIA 2016

Bizikleta egokituan Kopenhagetik Donostiara

Kopenhagetik Donostiara egokitutako bizikleta batean egingo du bidaia Antxon Arzak biodibertsitatearen gaia landuz. Donostia 2016ren baitan Biziz enbaxada ibiltariak antolatutako bidaietako bat da.

  • Antton Arza

    Antton Arza. Biziz egitasmoa

    13:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostia 2016ren baitan, Biziz enbaxada ibiltariak aurtengo udan Europako giza geografía eta geografía fisikoa erakutsiko dizkigu, bizikletaz egingo diren bost ibilbideren bidez. Bakoitza gai hauetako batekin lotuta egongo da: komunitateak, arkitektura, gastronomia, biodibertsitatea eta sexualitatea.

Une berean abiatuko dira bost taldeak eta irailean denak Donostian elkartuko dira. Batera iritsiko dira, denak bizikletaz. Abiapuntuak Kanaria Handia, Atenas, Kopenhage, Konstantza eta Kaliningrad izango dira. Ibilbide horietako bat aukeratu dugu gaur 'Faktoria' saioan: Antxon Arza abenturazaleak Kopenhagetik Donostiara egokitutako bizikleta batean egingo duena.

Ekainaren 27an abiatuko da Kopenhagetik. Antxonek mugirkotasun arazoak ditu eta egunerokotasunean gurpildun aulkian ibiltzen da. Beraz, egokitutako bizikleta batean egingo du bidaia hau beste bi lagunekin batera. Bidaian, jendea ezagutu eta biodibertsitatearen gaian sakontzen saiatuko dira; hau da, gizakiok naturan nola eragiten dugun aztertzen. Bidaia guztia argazki, bideo eta elkarrizketa bidez bilduta ekarriko dute.