Faktoria
HISTORIA
Nafarroako atlas historikoa
Eneko del Castilloren lana da "Atlas histórico de Navarra" liburua. Lan honek 2.200 urteko historia biltzen du eta Nafarroako kostaldea Hondarribian hasi eta Castro Urdialeseraino iristen zela dio.
-
Nafarroako atlas historikoa
11:33 min
Eneko del Castillok osatu duen "Atlas histórico de Navarra" iburuak datu interesgarri ugari dakartza Nafarroari buruz. Nafar asko eta orohar jende asko harrituta uzteko modukoak. Honi buruz hitz egin digu Eneko del Castillo berak gaurko Faktoria saioan.
Atlas honen ardatza Pirinioak dira, Nafarroaren nolabaiteko bizkar hezurra. Nafarroak garai batean zituen dimentsioak ere agertzen dira; Nafarroako kostaldea Hondarribiatik Castro Urdiales arte iristen zela dio. Beste modu batean esanda, Ebro ibaian hasi eta Garona ibairainokoa zela Nafarroa. Beraz, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Aragoiko zati bat ere hartzen zituen. Gaur egun ezagutzen dugun Nafarroaren mapa 1.814garren urtekoa da eta Eneko del Castilloren lan mardul honek 2.200 urteko historia bildu du, erromatarrak iritsi zirenetik gaur arteko Nafarroa aztertu du, baita hizkuntzen aldetik ere.