Faktoria
Iparraldeko eskolak
'Eskolara haurrak sartu eta berehala, giltzaz itxiko dugu atea'
Donibane Lohitzuneko Ecole du Centre ikastetxe publikoan izan gara 'Faktoria'n.
-
15:00 min
Pasa den astean hasi zuten ikasturte berria Frantziar Estatuko eskola guztietan. Aurten, segurtasun neurri bereziak ezarri dituzte, eskola pubilkoetan bereziki.
Hezkuntza nazionalak aginduta, eraso terroristen simulazioak egin behar dituzte, eta eskolara sartu eta irteterakoan segurtasun baldintzak areagotu dituzte.
Donibane Lohitzuneko eskola publikoetan ikusi dugu egoera berria zertan den: Ecole du Centre ikastetxe publikoa bisitatu dugu eta Paxkal Lafitte zuzendariak azaldu digu nola landu duten segurtasuna.