Itxi

Faktoria

'Gernika'

Barbara Goenaga: 'Filma ikustean, bonbardaketan zaudela sentitzen duzu'

Gaur estreinatuko da Euskal Herriko zinemetan Gernika filma. Barbara Goenaga da bertako protagonistetako bat eta gaur gurean izan da. Filma errodatzea "gogorra, baina polita" izan dela esan digu.

  • 21:28 min
imagen player
imagen player
imagen player

1937ko Gernikako bonbardaketa lehen aldiz ekarriko du pantaila handira Koldo Serra zinema zuzendari bilbotarrak. Pelikula honetan parte hartu duten Barbara Goenaga eta Joxemi Beltran izan ditugu gurean, bata protagonistetako bat da, eta besteak figurante lanak egin ditu filmean.

Barbara Goenagak gaur estreinatuko den Gernika filma unkigarria eta polita dela esan digu; fikzioa den arren, benetako gertaeretan oinarritzen baita. Gainera, Euskal Herrian oso presente dugun gertaera da Gernikako bonbardaketa, eta horregatik Goenagarentzat berarentzat ere berezia izan da pelikula hau errodatzea.