Faktoria
MUSIKA
Frédèric Chopin, intuiziotik sortutako musika
Mikel Chamizok musika klasikoari egiten dion asteroko tartean, Frédèric Chopinen musika izan dugu. Chamizoren arabera, ezin da pianoa jotzen ikasi Chopinen musika entzun gabe.
-
22:34 min
Historiako piano jolerik handienetarikoa da Frédèric Chopin. 1810ean jaio zen Polonian eta 39 urterekin hil zen, 1849an. Chamizoren hitzetan, Chopin izan zen pianoa, nolabait, modernizatu zuena eta bere aurreko musikariek ez bezala, berak pianotik bertatik abiatuta egiten zituen obrak.
Bere kasa garatu zuen pianoa jotzeko teknika propioa. Ez zen batere diziplinatua sormen lanean, intuizio eta emozioetatik jotzen zuen gehiago. Horregatik diogu Chopinen musika soinu bidezko bere iritzi eta emozioen errepresentazioa dela. Erromantizismoaren garaiko artista garrantzitsu bat izan da.