Faktoria
Haurdunaldi subrogatua
Xabier Madariaga: "Kostu ekonomiko altua du baina oso pozik gaude"
Aita izan berri dira Xabier Madariaga lankidea eta Urko Pikaza bere bikotekidea. Lea eta Jon bikiak haurdunaldi subrogatu bidez izan dituzte, eta esperientzia kontatu digu 'Faktoria'n.
-
abier Madariaga eta Urko Pikaza bere seme-alabekin Lea eta Urko
19:44 min
Guraso izatea erabaki ostean, aukera bat baino gehiago aztertu zituzten Xabier Madariagak eta Urko Pikazak. Orduan kanpoan bizi zirenez, adopziorako aukerarik ez zuten Euskal Herrian, eta, gainera, prozesuaren luzerak kezkatzen zituen. Ezagun batek haurdunaldi subrogatuaren aukera aipatuta, informatu eta urratsa eman zuten. Prozesuari buruzko xehetasunak kontatu dizkigu 'Faktoria'n.
Ameriketako Estatu Batuetan egin dute, alde guztiek lege babesa izan dezatela bermatzeko. Saedee izeneko emakumeak izan ditu Urko eta Lea, "feeling ona" izan dute berarekin eta prozesu guztian eduki dute harremana. "Alokairuko ama bat baino askoz gehiago da, horregatik hitz egiten dugu haurdunaldi subrogatuaz", zehaztu du Madariagak berak. Prozesuak kostu ekonomiko altua duela onartu du baina animatu egiten ditu zalantzan daudenak. "Oso modu naturalean hartu genituen umeak, eta Saedee bera hunkitu egin zen gu umeekin elkartuta ikusita, familia gisa", nabarmendu digu. Era berean argi du gaia nola landuko duten: "Gure seme-alabek dena jakingo dute eta horrek indartuko ditu kanpotik entzun dezaketenaren aurrean". Zorionak bikote!