Itxi

Faktoria

Faktoria

DSS2016: komikiaren munduan murgiltzeko garaia

Donostia2016ri astero eskaintzen diogun tartean, Komikilabeaz aritu gara gaur 'Faktoria'n.

  • 12:23 min
imagen player
imagen player
imagen player

Badator Komikilabea Donostiara. Felipe Retamal jaialdiaren ardudadunetako batekin eta Ainara Azpiazu "Axpi" ilustratzailearekin aritu gara 'Faktoria'n.

Komikigintzan sakondu nahi duen ekimen honek bi aste iraugo du: urriaren 29tik azaroaren 12ra. Felipe Retamalek azaldu digu estilo anitzeko diziplina honetan, "nolabaiteko forma emateko, estilistikoki, bi korronte" hartu dituztela. Hala, aurreneko astea fikzioari eskainiko diote, eta bigarrenean, korronte kritikoari begira jarriko dira.

Egitarauaren barruan, Ainara Azpiazu "Axpi" ilustratzaileak "superwoman" izeneko ikastaroa eskainiko du. Hark azaldu digu, komikigintza sarri bigarren mailakotzat hartzen den arren, "beste narrazio modu bat" dela: "irudia eta literaturarekin gozatzen dutenentzat, zoragarria".