Itxi

Faktoria

Solasaldia

Haurdun egonda, kirola egin dezaket?

Jaione Zulueta ginekologoak eta Iñigo Almandoz kirol entrenatzaileak eman dizkigute argibideak. Argi dute berez onuragarria dela kirola egitea haurdun egonda, beti ere hainbat aldagai kontuan hartuz.

  • Haurduna

    21:17 min
imagen player
imagen player
imagen player

Haurdun egon eta kirola egitearen inguruko eztabaida berpiztu egin da berriz ere. Izan ere, kirola egiten haurdun daudenen argazkiek sare sozialak betetzen dituzte. Noiz arte eta nola da kirola gomendagarria haurdunaldian? 'Faktoria' saioan, Jaione Zulueta ginekologoak eta Iñigo Almandoz kirol entrenatzaileak eman dizkigute argibideak. Argi dute berez onuragarria dela kirola egitea haurdun egonda, beti ere hainbat aldagai kontuan hartuta. Oihana Kortazar mendi lasterkariaren bizipenak ere bildu ditugu.

Zuluetak eta Almandozek argi dute "ariketa fisikoa egitea haurdunaldian komenigarria" dela. Ginekologoak, ordea, zehaztasun zenbait gehitu ditu: "batez ere, kontuan hartu behar dugu emakumeak zer egiten zuen haurdun egon aurretik; ondoren, haurdunaldiak ea arriskurik baduen edo ez; eta, azkenik, bere gorputzeko aldaketak, eta haurdunaldiko faseak". Horrela, Almandozen arabera, "arrisku berezirik ez badago, jarduera fisikoa berdina izan liteke haurdunaldiko lehen hiruhilabetean".

Haurdun egon ostean ere forma fisikoari eustea posible dela uste dute. "Errekuperazio prozesu bat behar da, baina posible da". Ohiana Kortazarren esperientzia ere jaso dugu.