Faktoria
Boto eskubideaz eztabaida
Adimen urritasuna dutenek boto eskubideari eutsi beharko liokete?
Ainhoa Fiz, Gipuzkoako adimen urritasuna dutenen ATZEGI elkarteko gizarte langileak azalpenak eman dizkigu
-
Hauteskunde eguna
10:18 min
Galiziako Mara gaztearen kasuak eman digu hizpidea 'Faktoria'n. Adimen urritasuna du, 20 urte ditu, eta bere gurasoen tutoretzapean dago. Legez gaitasun gabetzeko eskaria egin zuten gurasoek orain bi urte; hala ere emakumeak boto eskubideari eustea nahi zuten. Alabaina, Gorenak lehenego eta Auzitegi Konstituzionalak, ondoren, ez dute eskaria aintzat hartu.
Euskal Herrian antzeko kasurik ote den jakin nahi izan dugu eta adimen urritasuna duten boto eskubideari buruz hitzegin dugu ATZEGIn, Gipuzkoan adimen urritasuna dutenen elkartean, lan egiten duen Ainhoa Fiz gizarte langilearekin.