Faktoria
Lourdes Imaz, EHIGE
'Eskola ereduen arteko aldea hazten ari dela ere erakusten du PISAk'
Lourdes Imaz, Euskal Herriko Eskola Publikoko gurasoen elkarteko koordinatzailea, jangelen ereduaz ere aritu da. Gizarteak eskatzen duen aldaketari hel diezion eskatu dio Hezkuntza Sailari.
-
11:41 min
"Bada garaia eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunean ipintzeko", azpimarratu du Lourdes Imazek, Euskal Herriko Eskola Publikoko gurasoen elkarteko koordinatzaileak, 'Faktoria'n, PISA txostenak eskola publikoa eta pribatuan ikasten dutenen arteko gero eta desberdintasun handiagoak ere agerian uzten dituela azaldu aurretik. "Bitan banatutako hezkuntza sistema dugu", esan du, eta "badirudi Hezkuntza Sailetik biak maila berean jarri nahi direla", salatu.
Ildo horretatik, gaineratu du ez daudela ados PISA txostenaren emaitzen ondoren Cristina Uriarteren sailak iragarritako neurriekin. "Fokoa desbideratu egin nahi da. PISAk eman dituen emaitzak lehen ere ezagutzen genituen, ebaluazioen bidez". Eskolako "segregazioa bukatu", "gero eta ezberdintasun ekonomiko handiagoari" aurre egin eta "etorkinen eskolaratzearen inguruan neurri serioak hartzea", aipatu ditu, besteak beste.
Jangeletako eskola ereduaz, bestetik, Imazek salatu du oraindik Hezkuntza Sailak ez duela araudia aldatzeko mahaia martxan jarri, Legebiltzarrak hala eskatu zion arren. " Gizarteak, eskolak, gurasoak... ari bagara eskatzen bestelako jantoki batzuk -bertako produktuekin eta bertan eginda, besteak beste- goiz edo berandu, heldu egin beharko zaio" aukera horri.
horri.