Faktoria
Zabal eta bizi
Etxauzia, 1.000 urteko historia duen gaztelua, herriarentzat nahi
Milioi eta erdi euro bildu nahi dituzte Baigorriko gaztelu historikoa erosteko. Kattalin Sainte Marie, proiektuaren koordinatzaile nagusia, Faktorian izan dugu
-
14:46 min
"Zabal eta bizi" kanpaina martxan jarri du Etxauzia proiektuak. Lelo horrek "elkartearen helburua ongi definitzen" duela kontatu digu 'Faktoria'n Kattalin Sainte Mariek: "Gaztelua Baigorritik Euskal Herri osora zabaldu, eta biziarazi, dinamika bat sortu" nahi dutelako. Diru asko geratzen da ordea lortzeko; milioi eta erd euro.
Norbanakoen ekarpenez gain, enpresak, diaspora eta erakundeak ere bildu nahi dituzte proiektura. "Diasporako jendearen ama euskal etxea izatea nahi genuke, Euskal Herrian bizitoki bat izan dezaten: harrera egingo zaien toki bat, zerbitzu anitzekin, baita genealogia mailan ikerketa gunea ere". Gazteluak gordetzen duen mila urteko historiaren adibide, "Charles Chaplin hirutan egona" da Etxauzian.
Laguntza eman dieten izen ezagunen artean dira Pedro Miguel Etxenike fisikaria edota Joseba Sarrionaindia idazlea.
azlea.