Itxi

Faktoria

Death coffe

Heriotzaz hitz egiteko, kafetxo bat nahi?

Heriotzari buruz naturaltasunez hitz egiteko Death Coffe ekimena antolatu dute biharko mundu mailan. Zarautzen ere izango da, eta antolatzaile lanetan ari den Amaia Arce izan dugu 'Faktoria'n.

  • 6:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

"Heriotza ikusaraztea da gure helburua. Maite dugun norbait galtzeaz, eta gure heriotzaz ere hitz egingo dugu, azkenean denok joango baikara", hala azaldu digu Amaia Arce erizainak 'Faktoria'n Zarautzen antolatu duten Death Coffe delakoa zertan oinarrituko den. Mundu osoan antolatu dira biharko ekitaldi hauek; Euskal Herrian, Gasteizen, Mugian eta Zarautzen.

Amaia Arcek azaldu digunez 2011n sortu zen ekimena Erresuma Batuan, eta ordutik hona 4000ren bat "death coffe" antolatu dira munduan barrena. Heriotzarena "gurpil zoro" baten gisa deskribatzen du berak: "beldurra ematen duenez, ez dugu gaiaz hitz egiten, eta gaiaz hitz egiten ez dugunez, beldurra sortzen zaigu".

sortzen zaigu".