Faktoria
Otxandioko alkatea
Urtzi Armendariz: 'Gauza gutxi daude euskarak beste batu gaituenik'
Korrikaren 20. edizioko hasiera ekitaldira gerturatzeko deia egin du Otxandioko alkateak.
-
Korrika 2017
2:33 min
Urtzi Armendariz Otxandioko alkateak Korrikaren 20. edizioko hasiera ekitaldira bertara joateko deia egin du 'Faktoria'n. Herria "Korrikaz jantzita" daukatela esan du eta goizean goizetik nabari dela mugimendua.
Azaldu du, "gauza gutxi daudela euskarak beste batzen gaituenik" eta hori begibistakoa izan dela azken hilabeteotan otxandiotarrek erakutsi duten jarreran eta egin duten lanean.
Joseba Camporen senitartekoek eta, harekin batera, Korrikako sortzaile izan zirenek eramango dute lekukoa lehen kilometroan. Hiriburuetako alkate eta haien ordezkariek hartuko dute bigarrena; eta Otxandioko Udalarena, izango da hirugarren kilometroa. "Iruñean amaituko denez Korrika, erabaki dugu, hasierak eta bukaerak bat egitea eta haiekin batera eramango dugu lekukoa", esan digu Armendarizek.