Itxi

Faktoria

Oion, elkarbizitzaren alde

'Musikaren bitartez, etorkinekin zubiak eraikitzen ari gara'

Maite Arroitajauregi, Mursego, musikaria eta Idoia Zabaleta koreografoa gidatzen ari dira elkarbizitzaren aldeko musika-proiektua.

  • Oion

    Oion

    20:44 min
imagen player
imagen player
imagen player

Arabako Errioxako Oion herrian elkarbizitzarekin kezkatuta daude. 23 jatorri desberdineko 3.500 herritar bizi dira, eta langabezia tasa handia dute (lau herritarretik bat lanik gabe dago).

Egoera horrek etorkinekiko mesfidantza piztu du, eta, gertatzen ari denari aurre egiteko, bizikidetza eta elkar harremana bultzatu nahi duen proiektua martxan jarri dute. Frantzian abian jarri zen Komandatarioak proiektua gauzatzen ari dira. Artearen bitartez egin nahi dute herritarren arteko lotura hori. Idoia Zabaleta koreografoak eta Maite Arroitajauregi Mursego musikariak gidatzen dute proiektua, eta oiondarrek jarri dute ahotsa. Diskoa prestatzen ari dira, eta 'Faktoria' grabazioetan izan da.