Itxi

Faktoria

Idurre Bideguren

'Bermeoko alde zaharra biziberritzeko ilusioa eta gogoa badu herriak'

Astelehenean hasiko da 2013ko sutearen kalte ordainei buruzko epaiketa. Bermeoko alkateak onartu du epaiketak orduko gertakari latzak berritu dizkiela bermeotarrei.

  • 7:50 min
imagen player
imagen player
imagen player

Astelehen honetan hasiko da Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian Bermeko suteari buruzko epaiketa. 2013ko apirilaren 11ko suteak alde zaharreko hamabi etxebizitza erre zituen. Kalteak handiak izan ziren, baina kalte ordainak kitatu gabe daude oraindik. Hain zuzen ere, ardurak argitu eta aseguru etxeen ordainak argitzeko egingo da epaiketa Bilbon, astelehenetik ostiralera.

Epaiketa horrek bermeotarrei orain lau urtekoa berritu diela onartu du 'Faktoria'n Idurre Bideguren Bermeoko alkateak. Hala ere, azpimarratu du herritarren artean ilusio eta gogoa nabarmentzen dela eta, oraindik asko falta den arren, "Bermeoko bihotz biziberritzea lortuko" dutela.

ortuko" dutela.