Faktoria
Haizearen orrazia
'Chilidaren txoko kutuna zen, emaztearekin joaten zena'
40 urte beteko dira aurten Haizearen Orrazia eskultura multzoa Donostian jarri zela. Rezola museoan "Haizearen Orrazia: ikono baten eraikuntza" izeneko erakusketa dago ikusgai.
-
Haizearen Orrazia erakusketa
17:11 min
Jose Mari Elosegi ingeniariak zuzendu zuen, duela 40 urte, Haizearen Orrazia eskulturak jartzeko lan mardula, eta berak gordetako eskuizkribu eta argazkiak dira Rezola museoan jarri duten "Haizearen Orrazia: ikono baten eraikuntza" izeneko erakusketaren funtsa. 1977. urteko irailaren 3an jarri zuten azken pieza. 'Faktoria'n, erakusketa ikustera jo dugu.
Amaia Llorente Rezola museoko koordinatzaileak esan digunez, "pieza horiek jartzea lan handia izan zen. Zer lan izan zen eta nola eta zenbat urteetan egin zen erakutsi nahi izan dugu”. Piezak garraiatzeko gruak erabili zituzten baina azken piezarekin ezin. "Helikopteroz, itsasontziz.. egitea pentsatu zuten baina trenbide moduko bat eraiki behar izan zuten azken pieza garraiatzeko, urrutieneko arrokan dagoena".
Beste bitxikeria hau ere gehitu du Llorentek: "Eskulturaren inaguraziorik ez zen egin. Ez zuen ohiartzunik izan ipini zen unean". Eta hori sekulako lana izan zela. "Legazpin, Patricio Echeverrian egin zituen eskulturak lan talde batekin, gruistak behar izan zituen, harkaitza lantzen zuten pertsonak, eraikuntza enpresak…."
Eduardo Chilidari 1968an egindako omenaldi bat dago eskulturaren abiapuntuan. "Berak Donostiari omenaldi bat egin nahi ziola zioen, eta buruan zuen ideia hau. Bere txoko kutuna baitzen, emaztearekin joaten zen txokoa. Eskulturen bidez, kostatik sartzen zen haizea orraztuta sartzea nahi zuen Donostiara, bere herrira". Prozesu luze eta konplexua dago jasota Faktorian bisitatu dugun Rezola museoko erakusketan.