Faktoria
Ostatu berria, Grosen
Koba, ostatu ezberdin bat Donostian
Gros auzoko Karkizano eta Gloria kaleen artean zabalduko dute Koba izeneko hostel berria. Mikel Sarasola ari da proiektua zuzentzen eta berak kontatu dizkigu egitasmo honen ingurukoak 'Faktoria'n.
-
Koba hostala
21:46 min
Gero eta turista gehiago dagoen honetan, eredu ezberdina eskaintzen duten ostatuak irekitzen ari dira hirian. Koba hostela izango da ostatu berri horietako bat; turismo eskaintza tradizionaletik urrunduz, filosofia ezberdina eskainiko du. Mikel Sarasola piraguista ohi donostiarra ari da proiektua zuzentzen, eta berak kontatu dizkigu egitasmoari buruzko xehetasunak, 'Faktoria'n.
68 pertsonarentzako lekua izango du, 11 gelatan banatuta; bi gela pribatu ere eskainiko dituzte. Gainera, gela bakoitzak bere komun propioa izango du, eta horretaz gain, espazio komunak ere izango ditu. Jangela, sukaldea, terraza… elkarbizitzarako gune izango dira, bertaratzen direnek beraien esperientziak elkartrukatu ditzaten.
Proiektu indartsu honen ardura hartu du Mikel Sarasolak. Piraguista eta abenturazalea izandakoa da Sarasola, eta munduan zehar ikusitako ereduek inspiratu dute abentura berri honi ekiteko. Azaldu digu lokala berezia dela; autoentzako tailerra izan zen aurretik, eta orain, ostatuaren goxotasuna lokalaren xarma industrialarekin konbinatu dute.
Sarasolak azaldu digu garrantzitsua iruditzen zaiola hiriak kalitatezko eskaintza turistikoa izatea, gaur egungo masifikazio eredutik aldenduta. Koba hostelak horretan lagunduko duenaren esperantza du, baina hiriko turismo eredu tradizionaletik urrun.