Faktoria
Zerga kulturaz, eskolak
'Fiskalitateari buruzko gaiek iritsi beharra daukate ikasleengana'
Oiartzungo Haurtzaro ikastolan, zerga kulturari buruzko unitate didaktikoa lantzen dute azken ikasturteetan. Datorren urtean Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko 150 ikastetxetara zabalduko da eredua
-
10:19 min
Eneritz Aduriz, Oliver Zubillaga, Oihane Perez eta Leire Intxauspe Oiartzungo Haurtzaro ikastolako DBH-4ko ikasleetako lau dira, eta aurten zerga kulturari buruzko eskolak hartzen ari dira, hizkuntzak, natur zientziak edota kirol hezkuntzarekin batera. Erakunde publikoak zer diren, zergak zer diren eta zer mota dauden eta iruzur fiskala zer den eta gizarteari zer kalte egiten dion aztertu dute. Ildo horretatik aztertu dituzte, talde-lanetan, Isabel Pantoja, Valentino Rossi, Falciani zerrenda edotan Noos kasuarekin lotutako auzibideak. 'Faktoria'n kontatu dizkigute xehetasunak.
Pili Lizaso Haurtzaro ikastolako ikasketa-buruak azaldu digunez, behar-beharrezkoa ikusi dute eurek zerga kultura curriculumean txertatzea: "fiskalitatearekin lotutako gaiek iritsi beharra daukate ikasleengana". Etorkizun laburrean "etxeko ekonomian, egunerokoan eurek kudeatu beharko dituztelako fiskalitateari buruzko gaiak", eta ez hori bakarrik; "hemendik urte gutxira gure gazteak izango direlako gizarte eragile". "Iruzurrari aurre hartzea, eurek ikustea zer den eta zertan eragin dezaketen" erakutsi nahi izan diegu", gaineratu du Lizasok ikastetxeak egitasmo honetara batzeko gonbitea egitearekin batera.
atera.