Itxi

Faktoria

Memoria historikoa

Camino Oscoz: gizarteari emandako bizitza, merezi gabeko amaiera

Altxamendu frankista hasi eta berehala erail zuten irakasle iruindarra, bortxatu eta kolpatu ostean, amildegi batetik behera botata. Joseba Eceolazak haren bizitza jaso du liburu batean.

  • Camino Oscoz

    Camino Oscoz

    17:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Camino Oscozen Iruñeko irakaslearen kasua benetan izan zen gogorra. Milaka izan ziren Nafarroan frankistek eraildakoak, tartean 46 irakasle. Oscoz izan zen eraildako irakasle emakume bakarra. Irakaskuntza munduan inplikazio handia izateaz gain, sindikatu eta gizarte eragile ezberdinetan ere aritu zen; tartean, Alderdi Komunistako eta UGT sindikatuko kidea izan zen.

Altxamendu frankista hasi eta berehala bahitu zuten. Iruñeko kaleetatik zikin, eta arropa puskatuekin ibilarazi ostean, eta, ziur aski, bortxatua izan ostean, Urbasako Pilatosen Balkoia deituriko amildegitik behera bota zuten, 100 metro baino gehiagoko garaieratik.

Orain, Joseba Eceolazak Camino Oscoz y otras historias del 36 liburua idatzi du. Gaur goizean izan dugu Eceolaza 'Faktoria'n, eta hark eman digu memoria historikoaren inguruko irakaspena. Azken aldian lan handia egin den arren, oraindik egiteko lan asko dagoela azaldu digu, batez ere, emakumeen paperaren inguruan.