Faktoria
Itxaso Atutxa
'Autokritikarekin, errazagoa litzateke Madrilek presoekiko urratsak ematea'
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak zalantzan jarri du Patxi Lopez PSOEren lurralde politikaren arduradun izateko pertsona egokiena ote den: "Ezagunak ditugu hemen bere jarrerak".
-
21:02 min
Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan du ez dakiela Patxi Lopez pertsonarik egokiena ote den PSOEren lurralde politikaren ardura izateko. Euskadiren nazio izaerari buruz izan dituen jarrerak ezagunak direla esan du Atutxak, nahiz eta PSOEn norbaitek gai horri heltzea, positibo jo duen.
Xabier Arzalluzek atzo esandakoaren haritik, Atutxak uste du zaila izango dela Kataluinian galdeketa gauzatzea, Madrilek zehazki nola jokatuko duen iragartzerik izan ez duten arren. "Hala bada", iritzi dio, "Espainia legitimitatez kanpo geratuko da". Nolanahi ere, Kataluniako eta Euskadikoa bi prozesu diferente direla zehaztu du eta galdeketaren blokeoak ez duela zertan EAJk Madrilgo Gobernuarekin duen aldebikotasun hitzarmena eten beharrik. "Gura genuke zabalagoa izatea", esan du. Elkarrizketa giro horretan, berretsi duenez, kartzela politikaren eskuduntza berriz eskatuko du EAJk. Horretaz haratago, presoak gerturatzeko akordiorik ez dago: "Ez daukagu konpromezurik ez publikoan, ez pribatuan". Preso eta EAJko agintarien artean izan diren gutun trukearen ondotik, berriz, iritzi dio "autokritikarekin, errazagoa litzatekeela urratsak ematea Gobernuarentzat, dagoen Gobernua dagoela ere".
ere".