Itxi

Faktoria

FITNESSA

Aitor eta Alex Madariaga, Bermeoko ‘Fitness anaiak’

Aitor Euskadiko fitness txapelduna izendatu berritan, bi anaiekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.

  • 8:16 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aitor eta Alex Madariaga bermeotarrak dira, eta fitnessari eskaintzen diote haien bizitza. Aitor Euskadiko fitness txapelduna izendatu berritan, bi anaiekin hitz egin dugu 'Faktoria'n.

Kontatu digute eguneroko lana beharrezkoa dela gorputz on bat lortzeko. Gakoa omen da gorputz harmonikoa eta orekatua lortzea, eta ez hainbeste gihartsua. Tartean, elikaduraren garrantzia azpimarratu digute; dieta zorrotza jarraitzen omen dute. Gimnasioan egunero ordubete emanda lortu liteke horrelako gorputz bat, baina jarraikortasuna beharrezkoa da.

beharrezkoa da.