Itxi

Faktoria

Gaixotasunen ikerkuntza

Zebra arrainak ikerketarako tresna Nafarroan, munduan lehen aldiz

Ikan Biotech enpresa nafarrak zebra arraiak erabiltzen ditu gaixotasunen ikerketarako. Munduko lehen enpresa izan da hau lortzen, eta gaixotasunen ikerketan mugarri izango omen da.

  • 13:00 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ikan Biotech enpresa nafarrak zebra arraiak erabiltzen ditu gaixotasunen ikerketarako. Munduko lehen enpresa izan da hau lortzen, eta gaixotasunen ikerketan mugarri izango omen da. Ikertzaile horietako bat da Mikel Queralt lizarratarra. Gaur goizean eman dizkigu 'Faktoria'n proiektu honen xehetasunak.

Ikan Biotech enpresak Noainen du egoitza nagusia, eta bertan sortu dute 'The Zebra Fish Lab' delako laborategia. Esperimentazio laborategi honek urte erdi darama martxan, eta hala ere, bi milioi euroko laguntza lortu dute Europar Batasunetik.

Ikan Biotechen lortu dute arrainak gaixotzea, gero sendatzeko. Helburu nagusia minbiziaren ikerketa da, baina bestelakoak ikertzeko ere teknika aproposa izan daiteke. Kontuan izan behar da arrain horiek eta gizakiok gure genomaren % 84 elkarbanatzen dugula. Gainera, azken aldiko joera omen da ugaztunak ikerketarako ez erabiltzea. Arrainek eskaintzen duten beste abantaila nabarmen bat da arrautza gardenak dituztela, eta hala, hauen eboluzioa ikusi daiteke jaio aurretik. Horregatik, uste da etorkizunean arrainak lehenetsiko direla gaixotasunen ikerketan.

unen ikerketan.