Itxi

Faktoria

Jon Garin, Aranzadi

'Urdaibai halako bost da Doñana. Europako hezegune inportanteena'

Uraren kudeaketa egokia ez dela egin eta Doñanaren biziaren jatorria arriskuan jarri dela iritzi dio Jon Garin erpetologo eta Aranzadiko kideak.

  • Huelva sutea

    4:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Iberiar penintsulako hezegune garrantzitsuena da Doñana, eta Europako naturgune inportanteenetako bat. Ornodunak aintzat hartuta bakarrik, 500 espezie baino gehiagoren bizileku da Doñana. Horien denentzat izango da hondamendia asteburu honetan inguru hartan izan den sutea. Hala adierazi digu Jon Garin erpetologo eta Aranzadiko kideak 'Faktoria'n, parke natural hartan hainbat ikerketa egindako zientzialariak.

Jon Garinek esan digunez, anfibio eta narrastiak izango dira kaltetuenetakoak, migrazio luzerik ezin dutelako egin espezie horiek. Hegaztientzat luzeragoko izango dira kalteak, habiak ezingo dituztelako leku beretan egin eta bazka ere mugatu egingo zaielako. Ikustekoa izango da, baita ere, suteak itzaltzeko ur asko erabili denez, zein egoeratan geratzen diren ur-putzuak. "Uraren kudeaketa egokia ez da egin azken urteetan eta arriskuan egon da inguru babestuaren figura. Eta ura da Doñanaren biziaren jatorria", esn du zientzialariak.