Itxi

Faktoria

Carlos Martin Beristain

'Biktimek ikusi egin behar dute bakeak zer dakarkien'

Hemen bezala Kolonbian, biktimen aldeko ekimenak bake urratsak ematen jarraitzeko ezinbestekoak direla azaldu du

  • Argazkia: EFE

    6:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herrian bezala Kolonbian ere, biktimen aldeko ekimenak bake urratsak ematen jarraitzeko ezinbestekoak direla azaldu du Carlos Martin Beristainek 'Faktoria'n.   1960 eta 1978 arteko polizia gehiegikerien biktimak aitorteko dekretuaren balorazio batzordeko koordinatzaileak, esperientzia zabala du nazioarteko bake prozesuetan eta aholkulari lanetan aritu da, besteak beste, Kolonbiakoan.

Adierazi du gerratik ateratzea oso prozesu zaila eta luzea izango dela kolonbiarrentzat baina gaur ematera doazena oso pausu emankorra izango dela hurrengora begira. Hemendik aurrera, biktimen aldeko ekimenak, justizia transazionala eta egiaren batzordeak martxan jartzea geratzen zaiela aurre ikusi du.

Alde horretatik, "Ahanzturatik aterantzen' txostenean bildu dituzten zerrendatako protagonistek bizitu duten prozesuaren balioa azpimarratu du:  Orain arte, "jendeak bizitu ditu min horiek barrura begira; ezin izan dituzte elkarbanatu eta inpunitatearen ondorioak ere jaso dituzte. Horrelako txostenek eta txosten hori egiteko prozesuek", zehaztu du, "minari aurre egiteko aukera ematen du".  Beristainen arabera, bake prozesua arrakastatsua izango bada, "biktimek ikusi egin behar dute bakeak zer dakarkien".

 

rong>.