Faktoria
GOI MAILAKO DANTZA
Iker Murillo: ‘Dantzaren munduan, kulturalki, atzeratuta gaude hemen’
Balet dantzari profesional gisa ibilbide oparoa egin du. 15 urte zituenean Euskal Herritik irten zen dantza ikasketekin jarraitzeo. 25 urtez mundua zeharkatu ostean, Euskal Herrira itzuli da.
-
16:10 min
Munduan barrena ibili ostean, etxera itzuli zen Murillo duela urtebete. Unicart dantza konpainia sortu zuen bueltan, eta orain dantza eskola profesionala sortuko du Pasaian. Murillok esan digu itzulera ez dela erraza izan; bizitza proiektu berri bat martxan jartzea ez zaio erraza egin.
Murillok azaldu digu Euskal Herrian dantzaren kultura ez dagoela batere garatuta. Euskal dantzetatik haratago ez omen dago beste diziplina batzuekiko begirunerik. Azaldu digu dantzaren abanikoa zabaldu beharko litzakeela, dantza neoklasikoei ere lekua eginez.