Faktoria
Mindfulness
'Arreta orainean jartzea ikas daitekeen abilezia da'
David Alvear psikologian doktore eta psikoterapeutaren lema "lasaiago bizitzen ikasi behar dugu" da eta gure arreta orainean jartzea, mindfulness delakoa, lasai bizitzeko lehen pausoa izan daiteke.
-
Estresa
12:42 min
Mila aldiz entzun eta esan izan dugu estresatuta bizi garela: lana, familia, kirola... Mila eginkizun ditugu, eta ezin denera iritsi. Bada, horren guztiaren aurrean, lasaiago bizitzen erakutsiko digu hamabostean behin David Alvear psikologian doktore eta psikoterapeutak 'Faktoria'n.
Meditazioa eta mindfulness lantzen ditu Alvearrek. Eta zer den mindfulness delakoa? Bada, "ikasi daitekeen abilezia bat", dio Alvearreak. Eta nola hasi ikasten? "Meditatuz edo egunerokotasunean arreta aldatuz". Gizakion gogamenaren joera naturala da iraganera eta etorkizunera begira egotea, baina arreta orainaldira ekartzen badugu, lasaiago bizitzeko lehen pausoa eman dugu. Bizimodu modernoa arras disoziatua da eta zurrunbilo horretatik irten ahal izateko ariketa bat ere proposatu digu gure kolaboratzaileak. Entzun hemen!