Itxi

Faktoria

Itxaso Atutxa

'Estatua jausten ari den honetan, garrantzitsuena ez dira aurrekontuak'

Urriaren 2tik aurrera, estatu ereduarena ezinbestean zabaldu beharreko eztabaida dela dio Bizkai Buru Batzarreko presidenteak.

  • 17:08 min
imagen player
imagen player
imagen player

Itxaso Atutxa, EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidentearen iritziz, Espainiako gobernuak datorren urtean aurrekonturik izango duen ala ez, uneotan ez da garrantzitsuena. Estatu eredua erortzen ari dela uste du Atutxak, eta Euskadi Irratiko 'Faktoria'n esan duenez, Kataluniako eta Euskadiko errealitateei irtenbidea emateak izan behar du Espainiako gobernuarentzat lehentasuna.

Eusko Alderdi Jeltzaleak argi ikusten du, Kataluniako auzia dagoenetan egonda, eta Espainiako gobernua erakusten ari den jarrera erekutsita, ez dagoela girorik aurrekontuei buruz hitz egiteko. Eta gainera, ez ei da hori garrantzitsuena, "estatua jausten ari den honetan".

Urriaren 2tik aurrera, estatu ereduarena ezinbestean zabaldu beharreko eztabaida dela dio Atutxak, jakinda  soluzioak ez direla egun batetik bestera iritsiko.

Gai horretan, hala ere, Alderdi Popularra eta PSOEren zatirik handiena jarrera beretsuan ikusten ditu, nazionalismo espainolaren parametroetan.

parametroetan.