Itxi

Faktoria

Gizartea

Nora Arbelbide: 'Haragi puska bat bezala hartu ninduen kazetari ezagunak'

Nora Arbelbide Berria-ko kazetariak Frantzian oso ezaguna den Patrick Poivre D´Arvor kazetariaren kasua salatu du. Kazetarien mintegi batean zirela, ospea baliatu zuen Norarekin harremanak izateko.

  • 13:24 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hollywoodeko Harvey Weinstein ekoizlearen jazarpen eta sexu gehiegikeria kasuek zeresana eman dute azken egunetan. Tankerako kasuen oihartzuna Europara ere heldu da. Bide horretan, frantziar estatuan, emakumeei, antzeko kasuak salatzeko dei egin diete #balancetonporc traola erabiliz. Nora Arbelbide, Berria-ko kazetariak, Frantzian oso ezaguna den Patrick Poivre D´Arvor kazetariaren kasua salatu du. Kazetari oso ezaguna, Frantziako lehen kateko albistegiak aurkeztu zituen.

Nora Arbelbide kazetariak egin du salaketa Twitterren. Kontatu duenez, 2003an, Martinikan, kazetarien mintegi batean zirela, ospea baliatu zuen Norarekin harremanak izateko. Hoteleko gelan atea jo zion, eta telefonoan mezu bat utzi zion musukatu nahi zuela esanez. Norak esan duenez, beste kazetari batzuekin ere gauza bera egin izan du. Egunkaria-ren itxiera dela eta, elkarrizketa bat izan zuten hondartzan, baina, Nora Arbelbideren ustez, haragi puska bat bezala hartu zuen.