Faktoria
Ernesto Mtnz. de Cabrero
'Euririk botatzen ez badu ere, udara arteko ura ziurtatua dugu'
2017 urtea lehorra ari da izaten, eta horrek eragina izan du gure urtegi eta ibaietan. Ezin esan, ordea, lehortea dugunik, EAEko Ura Agentziako arduradun Ernesto Mtnz. de Cabrerok nabarmendu digunez.
-
2017 urtea lehorra izaten ari da
15:05 min
Udazkena eta orohar, 2017 urtea lehorra izaten ari da. Apenas bota du euririk eta horrek eragina izan du gure urtegi eta ibaietan. Ezin dugu lehorteari buruz hitz egin, Euskal Autonomia Erkidegoko Ura Agentziako arduradunak, Ernesto Martinez de Cabrerok 'Faktoria'n nabarmendu duenez. Benetako lehortea Euskal Herrian 1989 urtean izan zen. Ia bi urtez luzatu zen lehortea. Martinez de Cabreroren hitzetan, lehorte hark utzi zigun ikasbidea: "ordutik % 20 murriztu da ur kontsumoa Euskal Autonomia Erkidegoan".
Ur hornidura handietan ez dago arazorik, urtegi handienak erditik gorako mailan daudelako, baina urtegirik ez duten herrietan hasi dira neurriak hartzen. Hainbat udalek ura gutxiago kontsumitzeko aholkuak eman dituzte, Arabako lautadan eta Nafarroa eta Erriberako udaletan adibidez. Koldo Leoz Lizarrako alkatea eta Joseba Garikabeitia, Dulantziko alkatea izan dira Faktorian, euren herrietan kezkarik ba ote dagoen azaltzeko.