Faktoria
Zientzia
Ehun ingeniaritza, organo beharrari aurre egiteko tresna adituen arabera
Giza ehun eta organo artifizialak sortzea helburu duen zientziaren alor honek erronka nagusi du transplanteetarako dagoen organo eskari handiari aurre egitea.
-
13:10 min
EHUko Leioako campusean egin dute "Materials for tissue engineering" nazioarteko sinposiuma, Eneko Axpe "Maysha" fisikari eta ikertzaileak antolatuta. Nazioartetik iritsitako adituak campusean bildu dira arlo honetan izandako azken ikerketa ildoak aztertzeko.
Adituek ziurtatu dute medikuntzaren etorkizunean oinarrizko pieza izango dela ehun ingeniaritza, eta teknologia honek duen potentziatasuna azpimarratu dute. Ehun ingeniaritzak dagoeneko aplikazio praktikoak izan ditu pertsonengan, baina oraindik urrats asko eman behar direla azpimarratu dute.
Gaur egun, organo baten zain 56.000 lagun daude, eta hoietatik % 20-25 hil egingo da organo hori jaso aurretik. Ehun ingeniaritza izan daiteke arazo horri aurre egiteko irtenbidea.