Itxi

Faktoria

Aitor Esteban

'Abenduaren 21ari begira gaude estatuko aurrekontuen negoziazioa baloratzeko'

Aitor Esteban diputatu jeltzaleak uste du abenduaren 21a eta gero berehala indargabetuko duela Moncloak 155.a eta Madrilen argi dutela lurraldetasunaren eztabaidari heltzeko garaia iritsi dela.

  • 17:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurrekontuen negoziazioa oso aurreratuta dagoela, lehendik negoziazio horietan parte hartzeko borondaterik ez zutela izan, eta egiten duten proposamenak gobernua haustea lekarrela kontutan hartuta, Aitor Esteban EAJko Espainiako Kongresuko parlamentarioak 'Faktoria'n esan du ezker abertzalekoek "eurek ere badakitela" orain proposatu duten akordioa "ezinekoza" dela: "Ez du zentzurik", adierazi du eta gaineratu, "ona dela jakitea", hala ere, "adostasunetarako heltzeko borondateagaz daudela". Ildo horretan, Autogobernuaren alorrean akordioak posible liratekeela aurreratu du "baina errealistak izanda. Printzipioak argi eduki behar ditugu eta adostasunak badauzkagu bi alderdiok. Baina egiteko moduetan ere jakin behar da neurtzen eta zein bidetatik abiatu".

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen negoziazioa eta Espainiakoena "ez daude, inolaz ere, lotuta" Estebanen arabera eta adierazi du haiek aurkezten diren arte itxaron behar dela eta gero ikusi "prest egongo ote ginatekeen hitz egiteko edo ez". Diputatu jeltzalearen arabera, Katalunian gertatzen denaren araberakoa izango hori hein handi batean. Gai horri lotuta esan du, uste duela 155. artikulua laburrean utziko duela bertan behera Espainiako Gobernuak: "Moncloak ez zuen uste hain erraza izango zitzaionik Generalitatean esku hartzea. Baina badakite horrek ezin duela luzaro iraun".

Kontzertu ekonomikoaren eta kupoa legeek Espainiako Parlamentuan jaso duten babes zabala azpimarratu du Estebanek eta, baina onartu du zaindu egin beharko dela itunaren kontrako jarrera zabaltzen ote den, "zentralismoaren mamua itzartu egin baita". "Gure legeak pasatzen diren bakoitzean olatu bat altxatzen da beti.  Berezitasuna ez zaie atsegin madrilekoei", zehaztu du.

 

tu du.