Itxi

Faktoria

Ana Mozos, abokatua

'Latza da neskek jasaten duten tratu txarra, eta ez dute identifikatzen'

Ana Mozosek, emakumeen kontrako indarkerian espezializatutako abokatuak, 20 urte baino gehiago daramatza gai horiek lantzen.

  • Ana Mozos

    14:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ana Mozos Bergarako abokatuak bi hamarkada daramatza indarkeria matxistari lotutako kasuetan murgilduta. Emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Kongresuan onartu den Estatu Ituna aztertzen ari den abokatuetako bat da, Espainiako abokatuen elkargoan, eta, 'Faktoria'n azaldu digunez, gabeziak ikusi dizkio. Nabarmena ez dituela sexu eraso eta sexu gehiegikeriak, emakumeen kontrako indarkeria kontzeptuan sartzen. Aldaketa hori ezinbestekoa da, Ana Mozosen hitzetan, Iruñean orain epaitzen ari den taldekako ustezko bortxaketaren kasua ere, Estatu itunaren babespean geldituko litzakeelako.

Iruñeko epaiketaren arira, ikaragarria iruditu zaio entzun eta ikusi direnak. "Matxismoa ikusi da epaiketan, salatzailearen bizitza epaitzen duen txosten bat onartu zuelako epaileak froga gisa".

Mozosek orain duen kezka handiena, gazteen artean zabaltzen ari den indarkeria matxista. "Neska gazteak tratu latza" jasaten ari direlako dio abokatuak, "kontrola harremanetan, sare sozialetan eta jazten duten arropetan", "galtzak apurtzeraino" erantsi du. Ana Mozosen ustez, larriena da, emakume gazte horietako askok ez dutela "indarkeria matxista gisa identifikatzen".

dentifikatzen".