Itxi

Faktoria

Ezkontza Erresuma Batuan

'Britainiarrak pozarren daude Harry eta Meghanen ezkontzarekin'

Amaia Arrietak haurrentzako arropa saltzen dio Kate Middeltoni. Harry printzearen eta Meghan Marklen ezkontza Londresen nola bizi den azaldu digu, eta azken egunetan urduritasuna nagusi izan dela dio.

  • 7:42 min
imagen player
imagen player
imagen player

Datorren urtean, udaberrian ezkonduko dira Ingalaterrako Harry printzea eta Meghan Markle aktore estatubatuarrarekin. Erresuma Batuan albistea nola hartu duten jakin nahi izan dugu eta horretarako Amaia Arrieta, Amaia Kids dendako jabearekin hitz egin dugu 'Faktoria'n. Amaiak 2015ean haurrentzako arropa saldu zion Kate Middletoni eta ordutik dukesarekin harremana etengabea izan dela esan digu, noizean behin joaten zaizkiola euren umeentzat arropa erostera.

Harry eta Meghanen ezkontzak ikusmin handia eragin duela dio, azken asteetan zurru-murruak eta urduritasuna etengabeak izan direla.