Itxi

Faktoria

Eguberrietako kanpaina

Kepa Errastik Freddie Mercury berpiztu du Aretxabaletako dendak sustatzeko

'Atxabaltan be kriston aukeratzarrak daz!' izeneko kanpaina jarri du martxan Aretxarte elkarteak, eta grabatu duten bideoarekin izugarrizko arrakasta izan dute.

  • Kepa Errasti aktorea, Aretxarteren bideoan

    Kepa Errasti aktorea, Aretxarteren bideoan

    6:15 min
imagen player
imagen player
imagen player

Azaroaren amaierako egun hotz batean, elastikoa kendu, kapa jantzi, eta Freddie Mercuryren azalean jarri zen Kepa Errasti aktorea, Aretxarteren kanpaina berrirako bideoa grabatzeko. Izan ere, Aretxabaletako merkatarien elkarteak bost urte daramatza Eguberrietarako kanpainari begira bideo bikainak grabatzen, eta, aurtengoan, Queenen musikari egin nahi izan diote tartea. Errastiri deitu zioten kantu bat aukeratu, hitzak moldatu, eta Mercuryren rola bete zezan, eta ederki bete ere. 'Faktoria'n kontatu digunez, "apur bat harrituta" daude bideoa izaten ari den oihartzunarekin.

'Atxabaltan be kriston aukeratzarrak daz!' du izena bideoak, eta 23.000 ikustalditik gora izan ditu. Errastik esan digunez, 'herriko jendea ongi pasatzeko prest dagoelako' izan du, ziurrenik, halako arrakasta. Tokian tokiko merkataritza bultzatzeko ekimen dibertigarria.

Ikusi hemen bideoa: