Faktoria
Animalien eskubideak
'Arduraz jokatu behar dugu Olentzerori animalia bat eskatuz gero'
Eider Otaegi Ekoguneko langileak ohartarazi du txakurtegietan gehien bat Gabonak pasata jasotzen dutela txakur eta katu gehien, jende askok Eguberrietan eskatu eta ondoren utzi egiten dituelako.
-
8:05 min
Gabon garaian oso ohikoa da Olentzerori animalia bat eskatzea. Ekoguneko Eider Otaegik aholkuak eman dizkigu egoera honen aurrean.
6 urte bitarteko haurren % 85 animalia bat eskatzen dio Olentzerori. Eskaera eginez gero, arduraz jokatzeko eskatu digu, izan ere, Gabonak pasata jasotzen dute txakur eta katu gehien txakurtegietan edota animalien babeserako elkartan. "Animalia bat edukitzea ardura eta konpromiso handia da" ziurtatu du Eider Otaegik, eta gogorarazi du animalia batek bizitza baldintzatzen duela 14-16 urtez.
Olentzerori animalia eskatuz gero, txakurtegi edo animalien babeserako elkarte batera jotzea aholkatu dute Ekogunetik.