Itxi

Faktoria

Gorka Urtaran

'Aurrekontuak luzatzea izango da azken erabakia'

Aukera guztiak agortuta, etsi egin du Gasteizko alkateak. Akordiorik lortu ezina porrot politikoa denik ukatu egin du Urtaranek eta gogoratu du hiriko proiektu estrategikoak bermatuta daudela.

  • 20:36 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurtengo aurrekontuak luzatu egin beharko dituela onartuta dauka Gorka Urtaran Gasteizeko alkateak. Adierazi du, hala ere, proiektu estrategikoak "martxan eta bermatuta" daudela eta, iazkoaren kasuan ez bezala, oraingo honetan aurrekontuak luzatzeak "ez diola hiriari halako kalterik egingo".

'Faktoria'n gaur goizean egindako elkarrizketan azaldu du PPk eta EH BILDUk ez dute inolako interesik erakutsi hiriarentzat onak diren proiektuen alde lan egiteko. PPren barruan, Arabatik baino, Alfonso Alonsok Madriletik agintzen duela zehaztu du eta haren agindua dela "inolako akordiorik ez izatea". "Benetan tristetetzen nau", esan du. EHri Bilduri, berriz, leporatu dio estrategia politikoa lehenestea eta hiriaren alde ez egitea, mahai gainean jarri zaizkien aukerei "behin eta berriz" ezetz esanez.

Udal langileek deituta gaur egin den grebaren harira, berriz, udal langileen hitzarmen berriaren alde azaldu da. Hala ere, bere Gobernuak legegintzaldia hasita eta berehala negoziaketak abiatu zituela eta akordioa lortzeko egindako ahalegina azpimarratu du. Beharginek izandako eskubide galera konpondu eta aparteko saria itzuli zietela gogoratu du ildo horretan.

 

/>