Itxi

Faktoria

Gizartea

Ramon Ibeas: 'Euskal Herri pluralagoa gelditu zaigu, berdintasun gutxiago dagoelako'

Ramon Ibeas Gasteizko Caritaseko idazkari nagusiak aurten 6.000 familia inguru lagundu dituztela nabarmendu du Faktorian.

  • 16:47 min
imagen player
imagen player
imagen player

Ramon Ibeas Gasteizko Caritaseko idazkari nagusia Faktorian izan da goizean. Nabarmendu du 6.000 familia inguru lagundu dituela aurten elkarteak. 'Momentu honetan arazoa da ez dela kopurua jaisten, gehitu genuen guztia hor dago'. Ibeasek gehitu duenez, Araban 20.000 lagun dira gutxi gorabehera, 'arazo handiak daukatenak'.

Laguntza ekonomikoa ematea ez ezik, Caritasen lana jendea "entzutea" ere badela adierazi du Ibeasek: 'Ikusi behar da pertsonaren beharra zein den, eta horri erantzun'. Ibeasen arabera, pertsonen inklusioa da helburua.

Caritasek 2007an 300.000 euro inguru jaso zituen Araban herritik eta bazkideetatik; krisiaren urteetan, berriz, milioitik gora. 'Gaur egun 800.000 euro ingurukoa da kopurua. Daukagun egoera honetan biziko gara urte askotan. Eta geratu zaigu Euskal herri pluralago eta konplikatuago bat, berdintasun gutxiago daukagulako'.