Faktoria
Aitor Esteban
'Ez da soilik Rajoyren jarrera; Kataluniako egoera osoari begiratuko diogu'
Aurrekontuen negoziazioetan parte hartuko duten jakiteko "goizegi" dela adierazi du, hala ere, jeltzaleen kongresuko bozeramaileak.
-
20:14 min
Aterik ez du itxi baina aurrekontuen negoziazioetan parte hartzeko zein garantia eskatzen duten ez du zehaztu nahi izan Aitor Esteban jeltzaleek Espainiako Kongresuan duten taldeko bozeramaileak, 'Faktoria'n.
EAJrentzat goizegi da Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziazioan parte hartuko duen jakiteko. Aitor Estebanek adierazi duenez, egoera politikoak ez ohikoa izatean jarraitzen du eta argitu gabe dago zein jarrera izango duten batzuek eta besteek. Batetik, Estebanek esan du ikusi beharra dagoela Rajoyren Gobernuak Kataluniarekieko zein jarrera izaten duen datozen asteetan, aintzat hartuta 155-garren artikuluak indarrean segitzen duela; eta bestetik, Kataluniako indar abertzaleak Generalitatea osatzeko gai izango ote diren eta zein norabide izango duen balizko gobernu horrek.
gobernu horrek.