Itxi

Faktoria

GIZARTE KRONIKA

Arantxa Akizu: 'Aldundiak ez dit alaba itzuli nahi'

Arantxa Akizuk bere alabaren kustodia galdu zuen, droga arazoak tarteko. Orain, osatuta omen dago, eta haurra zaintzeko gai dela aldarrikatzen du.

  • Haur eskolak

    Haur eskolak

    14:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Badira hainbat guraso haien seme-alaben zaintza eskubidea galtzen dutenak, zaintzeko gai ez direlako edota baliabiderik ez dutelako.

Arantxa Akizuk arazoak izan zituen drogekin; Gipuzkoako Foru Aldundiak haren alaba kendu zion, eta izebari eman. Orain, desintoxikazio tratamenduaren ostean, alaba berreskuratu nahi du Akizuk. Hala ere, oraindik, arrakastarik ez du izan.

Akizuk hiru urte eman ditu kontsumitu gabe, eta beste pare bat tratamenduan. Alaba berreskuratzeko prozesua luze doala azaldu digu, eta Aldundia traba asko jartzen ari zaiola. 'Haurren legezko lapurreta' ere aipatu du.

Marea Turquesa elkarteak lanean dihardu kustodia galdu duten gurasoek haien seme-alabak berreskuratu dezaten.

Hau guztia eta gehiago kontatu digu Akizuk 'Faktoria'n. Aldundiaren ikuspegia ere jaso dugu.