Itxi

Faktoria

Eneko Goia

'Miramarreko etorkizunaren eztabaida puztu egin dute, propio'

Geraleku artean Dbusek geldialdiak egiteko ideia hirira ekartzeko aukera ikusten du. Txillardegik, "neurri batean", udal aitortza merezi duela dio baina ETAko sortzaile izateak zailtasunak dakartzala.

  • Eneko Goia

    Eneko Goia

    23:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

Miramarko jauregiaren etorkizunari buruzko eztabaia propio nahastu nahi izana leporatu dio Eneko Goia Donostiako alkateak Alderdi Sozialistari.  Eraikinaren etorkizuna bermatzeko egin zen azterketan, hotelaren aukera, soilik, ekitaldi-lekuaren osagarri gisa hartu dela aintzat zehaztu du 'Faktoria'n, eta, "ikuspegi itxi" horri helduta ari direla eztabaida nahasten sozialistak batzar nagusietan. Hala eta guztiz ere, PSErekin sortu den tira-bira udalera iristeko arriskurik ez dagoela azpimarratu du.

Alkateak onartu du, EH Bilduk atzo salatutakoaren haritik, Alde Zaharrean hotel berri bati buruzko ebazpena sinatua duela Udalak. Zehaztu du, orain indarrean den plangintzaren aurrekoa zela eskaria eta, beraz, aurreko legepean bideratu dela eskaria.

Alerta laranjatik atera berritan, Goiak jakinarazi du, bestalde, dagoeneko 12 isun jarri dituztela segurtasun hesiak errespetatu ez eta itsasora gehiegi gerturatu direnen kontra. Jakinarazi du, gainera,  Udal Gobernuak jada onartu duela erreskate lanen kostua  herritarren gain uztea, alarma edo alerta egoeratan arduradunek emandako aginduak errespetatzen ez dituzten kasuetan.

San Sebastian jaiaren atarian hartu du alkateak 'Faktoria'ko unitate ibilitaria Udalean, festari buruzkoak ixteko bileraz bilera dabilela. Gaur arratsaldean bertan egingo du azken bilera, Ertzaintzarekin eta Udaltzaingoarekin segurtasun zaintzari buruzko azken xehetasunak lotzeko. Zaintza horrek "yihadismoari aurre egitea bakarrik ez" baizik eta, bestelako arriskuen aurrean herritarren babesa bermatzea helburu duela gaineratu du. Emakumeen kontrako indarkeria sahiesteko protokolo guztiak ere prest daudela gogoratu du eta, aurrera begira, neurri horietan aurrera egiteko prest agertu da.  Alde horretatik esan du gaueko autobusek geraleku artean geldialdiak egiteko aukera "ideia ona" iruditu zaiola eta Bilbon indarrean jarriko duten neurria Donostiara ekartzeko "aukera" asko ikusten dituela.

Txillardegik udal errekonozimendurik merezi duen galdetuta, alkateak erantzun du, "neurri batean baietz" baina ETAko sortzaile izan izanak zailtasunak dakartzala. "Kontuz tratatzeko gaia ere bada.  Aldez aurretik beharrezkoak diren aliantza eta konplizitateak landu gabe sustatu dituzte ekimenak eta modu horiek ez dute asko laguntzen", amaitu du.

en", amaitu du.