Itxi

Faktoria

Liburu-saltzaile libreak

'Gure indar berezia argitaletxe txikietan perlak topatzea da'

Ylenia Benito eta Ines Garcia Irungo Brönte eta Donostiako Tobacco Days liburu-dendatako jabeak dira. Gaur egun liburu-denda bat irekitzeko eta aurrera egiteko bideari buruz hitz egin digute.

  • 24:59 min
imagen player
imagen player
imagen player

Paperaren krisiaren eztabaida puri-purian dagoen honetan, liburuaren sektoreak denbora zailak bizi dituen honetan, Ylenia Benitok eta Ines Garciak liburu-denda irekitzea erabaki zuten. Yleniak Irungo kale nagusian zabaldu du Brönte, eta Inesek Donostiako Tabakaleran Tobacco Days, biek diote euren ametsa gauzatzen ari direla, bezeroek euren egunerokoan duten garrantzia azpimarratu dute 'Faktoria'n, euren lagun bilakatzen direla diote eta liburuen aukeraketan ere laguntzen dietela, euren iradokizunekin.

Liburu aukeraketa horretan best-sellerak saltzen dituztela diote, baina argitaletxe txikiagoetan indarra jartzen dutela diote, Inesek adierazi digunez: "Best-sellerrak saltzen dituzten liburu-denda asko dago, baina gure indar berezia argitaletxe txikietan perlak topatzea da".

Ylenia Benitok eta Ines Garciak, Iruñeko Deborah libros liburu-dendarekin bat egin dute eta Libreras libres ekimena sortu dute, eta antolatu dituzten ekitaldiei buruz hitz egin digute.

tz egin digute.